zer da Badia Berri

Badia Berriri buruz

Gure jarduera nagusia eskulanean industria-prozesu intentsiboak azpikontratatzea da, bereziki, kautxuzko piezei bizarrak kentzeari dagokionean.

2019. urtean Eusko Jaurlaritzak gizarteratze-enpresaren kalifikazioa eman dio. Sozietateak lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatuan sartzea du helburu.

Oarsotek gizarteratze-enpresari lekukoa hartu diogu. Nolanahi ere, horrek ibilbideari 2005. urtean ekin zion.

Gizarteratzeko enpresei esker, talde gutxietsiak errazago irits daitezke prestakuntza eta lan-merkatu arruntera. Enpresa-logika eta zenbait laguntza, esku-hartze, jarraipen eta gizarte-urgazpen konbinatzen dituzten proiektuak dira.

 

Badia Berrik baztertuak dauden edo baztertzeko arriskua duten pertsonek jarduera ekonomiko baten bidez lan-inguruan ikas dezaten ahalbidetzen du.

 

Gizatearen (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea) parte gara: http://www.gizatea.net/

 

 

Horrez gain, gizarteratze enpresa garen heinean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukagu.

sustatzaileak

Enpresa Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek sustatu dute, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez.

 

Badia Berri, beraz, zailtasunak dituzten taldeak (nagusiki, guraso bakarreko emakumeak) lan-merkatuan sartzeko orduan jarduera-tresna eraginkor eta estrategiko bihurtzeko ahalegin publikoak batzen dituen proiektua da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

gure filosofia

Guk argi dugu lanak egoera kalteberan daudenen motibazioa eta autoestimua handitzen laguntzen duela, eta, bide batez, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzen ere laguntzen duela, lan-merkaturako sarrera erraztuz.

 

Badia Berrin, zailtasunak dituzten taldeak lan-merkatuan sartzeko orduan jarduera-tresna eraginkor eta estrategiko  bat  izan nahi dugu eta, aldi berean, zonako enpresei konponbideak eskaintzen dizkiegu, eskulanean prozesu intentsiboak gauzatzeko.


                                                                                                         

                                                                                                                          BADIA BERRI, S.A.

                                                                                     Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

                                                                                                          Telefonoa 943 521 729 

                                                                                                                        badiaberri@badiaberri.eus